elkar
Liburuak Musika dvd Jokoak
Hasi saioa Izena eman
Zure posta elektronikoa edo bezero zenbakia:
Pasahitza:
Zure pasahitza gogoratzen ez baduzu klik egin hemen
00
Erosketa saskia
  • Egilea: ARISTI, PAKO / [ET AL. ]
  • ISBN: 978-84-15337-21-8
  • EAN: 9788415337218
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2011
20,00 €
19,00€bezero fidela
  • Iritzia eman
  • Inprimatu
*Izena:
*Posta elektronikoa:
*Baloratu:
*Iritzia:
Bidali
Sinopsia

Zer da Euskal Herria? Eta zer nahi dugu izatea? Errealitatearen eta desiraren arteko joko dialektikoa gogorarazten digu izenburuak, baina egileak ez dira lainoetan ibili: proposamen ausartak edo meditazio sakonak eskaintzen dizkigute, nork bere ikuspegitik. Pako Aristik alderdikraziaren kontrako salaketa egiten du, independentzia lortzeko estrategia eraginkor eta berehalako bat eskatzeaz batera. Joxe Azurmendik bereizte mehe eta zehatza egiten digu puri-purian dauden hainbat kontzepturen gainean: adiskidetzea, erruduntasuna, helburuen eta helbideen arteko talka, barkamena, biktima izatea... Brian Currinek munduko beste bake-prozesu batzuetatik ateratako ikasbideak dakarzkigu, nazioarteko komunitateak ekar dezakeen laguntza argitzeaz batera. Juan Jose Ibarretxek etorkizunean demokraziak eskuratu behar dituen eremu berriak aldarrikatzen ditu: emakumeen partehartzea, produkzio-eredu berriak, ekologiaren errespetua, eta herrien erabakitze-eskubidea. Joseba Zulaikak, azkenik, sorrerako ETAren espiritu kritiko eta hausnartzailea erreibindikatzen du, eta Yoyesen figura goratzen, biolentzia politikoari (ere) uko egiteko eginkizunean.

Euskal Herriko Unibertsitateak 2011n Donostian ospatutako Udako Ikastaroetako ekarpenekin liburu guztiz gomendagarria osatu dugu, gure herriak aurrean daukan aldi berriari begira nondik gatozen, non gauden eta zer nahi dugun hausnartzeko eta nork bere ondorioak ateratzeko.

Iritziak
Ez dago iritzirik. Izan lehena liburu honi buruzko iritzia ematen!

Liburu hau erosi duenak, hau ere erosi du

Liburu hau interesatzen bazaizu, ziurrenik beste hauek ere bai

kontaktua
Portuetxe, 88
Igara Auzoa
20018 Donostia
Tel: +34 902 115 210
elkar@elkar.com
Bai euskarari. Zerbitzua eta lana euskaraz thawte
© 1998-2012 elkar liburu denda